XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
HELBURUAK:- Ikaslearengandik hurbileko diren gertakizunak ordenatu, historian eman diren ordenaz.
- Zenbait pertsonaia, gertakizun, tradizio eta monumentu iraganarekin edo orainarekin erlazionatu.
- Ohitura, jai eta tradizioen ugaritasun aberatsa baloratu.
- Kultura toki nabarmenenak non dauden jakin eta bere posibilitateak balioztatu.
- Ikastetxean bertako kultur aktibitateetan parte hartu.
- Lehengo denboretako zenbait komunikabide eta gaurregun erabiltzen direnak ezagutu eta baloratu.
- Euskal Herriko kultur eta hizkuntz aniztasunaz konturatu.
- Norbere komunitatearen eta beste talde sozialenen kultur baloreekiko irekitasun jarrerak garatu.
- Norbere hizkuntzaren garapena erdiesteko konpromezua hartu.
AKTIBITATEAK:- Marrazki eta zeinu grafikoen bidez lagunekin komunikatu.
- Zenbait nazio beroietan hitzegiten den hizkuntzarekin erlazionatu.
- Egungo eta lehengo denboretako idatziak alderatu, elkarren arteko desberdintasunak behatuz.
- Historiaurreko, Erdi Aroko... gizonaren bizitza ikertu, ipuin eta ordutik geratzen zaizkigun gauzen bidez.
- Erromanoek Euskal Herrian utzitako aztarnak aurkitu.
- Gizonaren bizitzako une garrantzitsuenei buruz datuak jaso eta zenbait gertakizun edo eszena dramatizatu.
- Euskal Herriko pertsonaia historiko garrantzitsu batzuri buruz informazioa bildu.
- Kondu historiko-literario lilurakorrak irakurri eta komentatu.
- Patrimonio muestrak adierazten dituzten diapositibak erabili.
- Monumentuetara ikustaldiak egin.
- Euskal Herriko abestiak ikasi.
- Jai herrikoi, azoka, garrantzitsuenak aurkitu.
- Baten batetara ikustaldia egin.
- Dantza herrikoi xinpleren bat ikasi.
- Janzki tipikoen erakusketa bat egin: postaleak, argazkiak, janzkiak....
- Euskal sukaldaritzako jan tipikoei buruz azterketa bat egin.
- Euskal Herriko kirol tipiko garrantzitsuenei buruz informazioa jaso.
- Taldeka beren arauak ikasi eta ahal den kirolen bat praktikatu.
- Dramatizazioa, dantza, abesbatzak, titiriteroak, antzerki irakurria....
- Museoak, liburutegiak, erakusketa-aretoak bisitatu.